Bihar jarraituko du Loiolako herri harresian atxilotutako Esteban Orbegozo azpeitiarraren aurkako epaiketak

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2017ko ots. 2a, 13:41

Epaiketa salatzeko egin zuten agerraldiko irudia.

Herritarrei bi dei egin dizkie Azpeitiko Libre dinamikak: Donostiako Lurralde Auzitegira gerturatzeko eta bihar 19:00etan plazan egingo den asanblada informatibora azaltzeko. 

Bihar, otsailak 3, jarraituko du 1/12 sumarioan auzipetutako bost gazteri elkartasuna adierazteagatik Loiolako herri harresian atxilotu zituzten Esteban Orbegozo azpeitiarraren eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarraren aurkako epaiketak. Urtarrilaren 26an hasi zen epaiketa, baina bihar jarraitzea ebatzi zuen epaileak.

Akusazioak 21.292 euroko kalte ordainak eta hiruna urteko espetxe zigorra eskatzen du bi auzipetuentzat, autoritatearen aurkako atentatua egotzita. Fiskalak, aldiz, zortzi hilabeteko zigorra eskatu du Orbegozorentzat eta Hach Embarekentzat, desobedientzia eta erresistentzia delituengatik.

Azpeitiko Libre dinamikak bi dei egin ditu:

- Epaiketa 10:00etan hasiko da Donostiako Lurralde Auzitegian, eta bertara joatea garrantzitsua da.
- Bihar, 19:00etan, plazan asanblada informatiboa egingo da, epaiketaren nondik norakoak azaltzeko. 

Estebanekin eta Beñatekin elkartasuna! 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide