Osasuna fisioterapiaren ikuspuntutik hitzaldia eskainiko dute astelehenean, otsailaren 6an, Iraurgi Ikastetxeko Artzubiko eraikinean, 18:30ean hasita. Bertan, haurren lesioei eta "arazo ohikoenei" buruz arituko dira solasean, Maitane Turrillas, Jone Larrañaga eta Miren Aranburu fisioterapeutak. Informazioa jasotzeaz gain, bizipenak partekatzeko eta kezkak argitzeko aukera izango da hitzaldian. Gaiarekiko interesa duen edozein herritar hurbildu daiteke solasaldira.