Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal Arremanitz kooperatibako kideak dira eta gaur, astelehena, Uztarriaren erredakzioan izan dira, webguneko irakurle eta erabiltzaileek egindako galderak erantzuten. Irakurri hemen elkarrizketa digital osoa.
Hezkidetzaren, sexualitatearen eta tratu onen inguruko saioak eskaintzen dituzte herriko ikastetxeetan, eta horrez gain, Plax! bikote aholkularitza eskaintzen dute hilean sei orduz, Sindikatu Zaharrean.