Hitz gehiago, bisitari gehiago

'Txokauta', harrituta.

Markak hautsi ditugu. Azpeitiarrez natul egitasmoa martxan jarri genuenetik, inoizko daturik onenak izan ditu gure webguneak otsaileko lehen hamabostaldian, eta goranzko joera duela dirudi, gainera. Beste behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu gure egitasmoak izan duen oihartzuna areagotzen lagundu duzuen guztioi.

Berrogehi hitz berri sartu ditugu hiztegian. Aipagarrienak, hauek:

1.- Ametiu: Onartu.

2.- Erdokie: Zikin-kapa.

3.- Istingiye: Lokatza potzua.

4.- Pertz: Bakarrik.

5.- Txokauta: Harrituta.

Ekarpenak jasotzeko itxulapikoak, laster

Joan den astean aipatu genizuen moduan, itxulapikoak jarriko ditugu herriko zortzi lekutan, zuen ekarpenak egin ditzazuen. Beraz, lagunekin pote bat hartzen zabiltzatenean hitzen bat okurritzen bazaizue, badakizue nora jo. Ahal bezain pronto emango dugu zortzi leku horien berri. Bitartean, ez ahaztu gure webgunean parte hartzeko atalean egin ditzakezuela ekarpenak eta iradokizunak. Izango duzue gure berri!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide