Karnabalak 2017

XXXVIII. 'Imanol Elias' Sokamuturreko argazki lehiaketa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak

Uztarria.eus 2017ko ots. 20a, 14:24

Bertan, Karnabal festetan, otsailaren 26an, 27an eta 28an sokamuturrean ateratako argazkiak sarituko dituzte. Bestalde, inauterietako jai giroari buruzkoa argazki onena sarituko dute Iñaki Joaristi 'Altzarte' Sariketan. Irudiak aurkezteko azken eguna martxoaren 16a izango da.

Karnabalak gainean dira, eta data hauetan azkenen urteetan egin bezala, aurten ere sokamuturreko Imanol Elias Saria argazki lehiaketa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Bertan, Karnabal festetan, otsailaren 26an, 27an eta 28an sokamuturrean ateratako argazkiak sarituko dituzte.

Argazkiak zuri-beltzean aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek eta ezingo da fotomuntairik aurkeztu. Egile bakoitzak aipatutako gaiari buruz gehienez bost argazki aurkeztu ditzake. Bestalde, sari bakarra lortu ahalko du sari berezia kontutan hartu gabe. Argazkien tamaina 20 x 30 cm-koa izango da. Atzealdean, argazkiaren izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa azaldu behar dira eta derrigorrezkoa izango da argazkiak JPEG formatuan aurkeztea, CD euskarrian. Lehiaketatik kanporatuak izango dira argazkiak aurezketerakoan, bi formatuetan arkezten ez dituzten partaideak. Lanak aurkezteko epea martxoaren 16an, osteguna, 22:00etan, amaituko da. 

Honakoak izango dira sariak: Lehenengoa, 365 euro eta garaikurra. Bigarrena, 235 euro eta garaikurra Hirugarrena, 200 euro eta garaikurra. Laugarrena 120 euro eta bosgarrena 80 euro.

Lehiaketako oinarrien inguruko xehetasun guztiak Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean daude eskuragarri. 

Jai girorako, Iñaki Joaristi 'Altzarte' Saria

Sokamuturreko argazki lehiaketaz gain, beste sariketa bat ere antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak: Iñaki Joaristi 'Altzarte' Saria. Bertan inauterietako jai giroari buruzkoa argazki onena sarituko dute, 150 eurorekin eta plaka batekin. Sari hori koloretan izango da, eta partaide bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu.   

Sari banaketa eta erakusketa

Bi lehiaketetako sari banaketa martxoaren 25ean, zapatua, egingo dute, eta sariak banatzearekin batera zabalduko dute argazki erakusketa. Herritarrek espozizioko argazkietatik euren gustukoena bozkatzeko aukera izango dute, eta modu horretan sari herrikoi bat emateko aukera izango dute. Argazki irabazlearen egileak plakatxo bat jasoko du. Botoa ematen duten ikusleen artean, aldiz, 10 argazkiren 20x30ko anpliazioak zozketatuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide