Karnabalak 2017

Bihar bukatuko da tabernen mozorro lehiaketan izena emateko epea

Uztarria.eus 2017ko ots. 21a, 18:28

Zuhatz tabernarentzat izan zen iaz mozorro lehiaketaren saria.

Parte hartu nahi dutenek udaletxeko Kultura bulegora jo behar dute, izena emateko. Inauteri giro onena duen tabernarentzako saria lau afari izango dira.

Azken urteetan bezala, Astelehen Karnabal gaueko mozorro lehiaketaren barruan Inauteri giro onena duen tabernarentzako sari berezia ere emango du Udaleko Festa batzordeak. Aurten, ordea, tabernen mozorro lehiaketan parte hartu nahi duten establezimenduek ezinbestekoa dute aurrez izena ematea, eta horretarako epea bihar, asteazkena, bukatuko da.

Astelehen gaueko sariketan parte hartu nahi duten tabernek udaletxeko Kultura saileko bulegoetan eman behar dute izena (943157068 telefonoa). Inauteri giro onena duen tabernarentzako saria lau afari izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide