Tirol eta Babaria ezagutzeko bidaia antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2017ko otsailaren 22a

Viena.

Ekainaren 18tik 25era egingo dute bidaia, eta honako lekuak bisitatuko dituzte: Viena, Melk, Salzburgo, Fussen, Innsbruck eta Alpbach. Izen ematea zabalik dago. 

Baigera Azpeitiko Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak bidaia bat antolatu du Tirol eta Babaria ezagutzeko. Viena, Melk, Salzburgo, Fussen, Innsbruck eta Alpbach bisitatuko dituzte, ekainaren 18tik 25era bitartean.

Bidaia egin nahi dutenek, dagoeneko eman dezateke izena Baigeraren bulegoan. Izena ematerakoan NANaren kopia eraman beharko da eta 300 euro ordaindu beharko dira, aurrerapen bezala. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide