Bihar da Ostegun Gizen eta gero eta gertuago dago Azpeitiko karnabalen hasiera. Bereziki igandetik asteartera, beheko doinuak behin eta berriro entzungo dira herriko kaleetan. Hauxe da, izan ere, Azpeitiko Karnabal festetako kantu zerrenda. Eta zerrendaren buruan, nola ez, gehien errepikatuko den pieza: Goiz eresia, hementxe da-eta!