Bi autoren arteko istripua izan da Azpeitia eta Matxinbenta artean, Beasaingo noranzkoan

Uztarria.eus 2017ko otsailaren 23a

08:10ak aldera bi autok elkar jo dute, baina ez da zauriturik egon. Trafiko zuzendaritzak Uztarriari jakinarazi dionez, istripua GI-2635 errepidean izan da, baina ez dute lekua zehaztu. Zirkulazioa bere onera itzuli da.

Bi autoren arteko istripua izan da gaur, osteguna, Azpeitia eta Matxinbenta arteko GI-2635 errepidean, Beasaingo noranzkoan. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzak Uztarriari jakinarazi dioenez, 08:10 aldean gertatu da istripua bi autoek elkar jo ostean. Ez da zauriturik egon, eta errepidea garbitu dute dagoeneko. Hala, trafikoa bere onera itzuli da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide