Karnabalak 2017

Sokamuturreko araudia eta segurtasun neurriak errespetatzeko eskatu du Udalak

Uztarria.eus 2017ko ots. 24a, 17:42

Karnabal igandean, astelehenean eta asteartean egingo diren saioetan 16 urtetik beherakoek ezin dutela zezenean ibili gogoratu du, besteak beste.

Karnabalen atarian, ohikoa duenez, sokamuturraren inguruko araudia eta segurtasun neurriak errespetatzeko eskaera egin du Udalak, ohar bidez.

Horrela, Karnabal igandean, astelehenean eta asteartean egingo diren saioetan 16 urtetik beherakoek ezin dutela zezenean ibili gogoratu du. Bestetik, zezena pasatzen den kaleetan kotxerik ez aparkatzeko, eta dendak eta tabernak babesteko ere eskatu du. "Ohar horiek kontuan ez hartzearen ondorioz gerta litezkeen kalteez Udalak ez du erantzunkizunik", dio oharrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide