Mahai-ingurua eta film emanaldia antolatu ditu Baigerak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta

Erabiltzailearen aurpegia Baigera elkartea

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Baigera jubilatuen elkarteak bi ekimen antolatu ditu gai horren inguruan:

  • Mahai-ingurua, martxoaren 2an.

    • Gaia: Adinekoa eta emakumea izatearen zailtasunak zahartzaroan

    • Gaia landuko dutenak:

      • Marian Esnaola Duintasuneko kidea eta Mariarro Alberdi Udaleko hirugarren adineko teknikaria. Moderatzailea: Estitxu Elduaien, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia.

    • Lekua: Baigera I eko aretoan.

    • Ordua: 16:30.

  • Zine emanaldia, martxoaren 6an.

    • Pelikularen izena: Sufragistas.

    • XIX. mendeko Ingalaterrako emakumeek botoa emateko eskubidea lortzeko egin zuten borroka azaltzen da filmean.

    • Pelikularen aurkezpena eta ondorengo solasaldia; Edurne Aranbarri, Udaleko parekidetasun teknikaria.

    • Lekua: Baigera I eko aretoan. Ordua: 16:30.

  • Ondoren txokolatada izango da Baigerako tabernan.

Emanaldi horietarako gonbidapena herritar guztiei luzatzen zaizue, jubilatuei eta ez jubilatuei, emakumezkoei eta gizonezkoei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide