Karnabalak 2017

Suzko zezenarekin bukatu dira karnabalak

Uztarria.eus

Gure inguruan, sardinaren entierroa da karnabalei agur esateko ohitura hedatuena. Azpeitian, ordea, diktadura garaiko debekuen ondoren festak berreskuratzen hasi zirenean, zezenak bete zuen beste tokietako sardinaren lekua. Hala, azken urteetan ohitura den legez, iluntzeko 20:00etan plazara atera duten suzko zezena izan da karnabaletako azken hitzordua, eta suzko zezenaren inguruan gaztetxo ugari ibili da korrika.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide