Igandean jokatuko dute jubenilen XXXVI. San Jose txirrindularitza saria

Uztarria.eus 2017ko mar. 8a, 18:44

San Jose Sariaren aurreko edizioko irteera. (Urola Kostako Hitza)

Arratsaldez izango da, 16:00etan anbulatorio aurretik irtenda. Hilaren 19an, ordu eta leku beretik abiatuta, kadeteen XXXVII. Azpeitia Saria jokatuko da. Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatu ditu, urtero legez, bi probak.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta, jubenil mailako XXXVI. San Jose Saria jokatuko dute igandean, matxoaren 12an. 16:00etan hasiko da lasterketa, anbulatorio aurretik. Azpeitia-Iraeta-Loiola (tarteko helmuga eta harbidea)-Iraeta-Loiola (tarteko helmuga eta harbidea)Benta berri-Etumeta-Iraeta-Azpeitia ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek.

Astebetera, beste hitzordu bat izango dute txirrindulariek Azpeitian. Izan ere, martxoaren 19rako XXXVII. Azpeitia Saria antolatu du Lagun Onakek. Proba hori ere 16:00etan hasiko da, anbulatorio aurretik. Kadete mailako lasterketa izango da hilaren 19koa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide