Emakumeen Mahaiak deituta, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarriak plazara eraman dituzte dozenaka herritarrek Martxoaren 8ko arratsaldean. Martxoak 8. Emakume Langileen Eguna. Heldu feminismora, heldu zioen pankarta atera dute deitzaileek, eguneko deialdi nagusirako. Goizean herriko ikasleak izan dira elkarretaratzea egin dutenak. Eta, Martxoaren 8aren bueltan Azpeitiko hainbat eragilek elkarlanean osatutako egitarauaren barruan, El Tornillo saioaren maratoiarekin bukatuko dira gaurko hitzorduak, 19:30ean, Sanagustinen.