'Manchester frente al mar' eta 'Phantom boy' filmak datozen egunetan ikusgai, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko mar. 10a, 10:29

Bihartik astelehenera asteroko zine eskaintza izango da Soreasu antzokian. Manchester frente al mar eta Phantom boy filmak izango dira ikusgai aste honetan. Bihar, zapatua, Manchester frente al mar ikusteko aukera izango da, 22:00etan hasita. Igandean, aldiz, Phantom boy eskainiko dute 16:30etatik aurrera, eta 19:30ean Manchester frente al mar izango da ikusgai. Astelehenean, ikusleen egunean, Manchester frente al mar eskainiko dute berriro, 21:30ean hasita.

Drama generoko filma da Manchester frente al mar. Lee Chandler Bostonen bizi da eta bertako eraikinetako mantentze-lanetan aritzen da. Bakarrik bizi da. Joe, anaia, hil dela jakitean bere jaioterrira itzuliko da. Han, 16 urteko bilobarekin egingo du topo eta bere zaintzaz arduratu beharko du. Emaztearekin banantzera eta herria uztera behartu zuten arrazoiei aurre egin beharko die berriro. 

Phantom boy animaziozko filma da. New York hirian, gangster desitxuratu misteriotsu batek Alex zauritu du, bere atzetik segika dabilen polizia inspektorea. Ospitalean inmobilizatuta dagoela, Alex Leoren laguna egingo da. Leo 11 urteko mutiko bat da, bere gorputz barrutik irteteko gaitasuna duena. Mamu bat bezalakoa da, ikusezina beste pertsona guztientzat; hegan egiten du eta hormak zeharka ditzake. Aurpegia hautsita duen gizon batek hiria mehatxatuko du birus informatiko batekin. Leoren ahalmen izugarriei esker, Alexek ikertzen jarraituko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide