Bota lasai! kale inkestaren zazpigarren atala da honakoa. Kexa ugari izaten dira herriko hainbat txokotan txakur gorotz mordoska egoten delako; bidegorrietan, belardietan edota espaloietan, esaterako. Irakurleek behin baino gehiagotan igorri dituzte gaiaren inguruko salaketa argazkiak Uztarria.eus-era. Orain, herritarrei txakurrak lotuta ibiltzeko eta haien gorotzak jasotzeko dei eginez kartelak ipini ditu Udalak herriko hainbat belarditan. Baina, txakur-jabeek arduraz jokatzen al dute animalien gorotzak jasotzerakoan? Herritarrek gaiaren inguruan duten iritzia jasotzera irten da Uztarria.eus kalera.