Ruper Ordorika: "Bada zerbait diskoa egitean jarria eta asko betetzen nauena"

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 10a, 12:04

Ruper Ordorika. (Goiena.eus)

Guria ostatuan disko berria aurkeztuko du Ordorikak bihar, Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Haren ostean Azpeitiko eta Zarauzko Errime taldea izango da oholtzan.

Diskoa grabatzera New Yorkera joan izanagatik, bere herrian aurkitu du lan horri zentzua ematen dion txokoa Ruper Ordorikak (Oñati, 1956). Egin du euririk 1980. urtean kaleratu zuen lehen disko hartatik, baina Guria ostatua lanak badu zerbait orduko Ruperretik.

Zure sorterriko taberna batean kokatu duzu diskoa: Guria ostatuan.

Titulua da erabaki nuen azken gauza. Kantuak egin nituen, baina ez nuen haririk aurkitzen. Guria taberna babeslekua zen guretzat, eta uste dut denok behar dugula horrelako leku bat. Diskoan baziren horretaz ari ziren kantu pare bat, eta pentsatu nuen izen horrekin biltzen nuela ideia. Gauza bitxia da pentsatzea Guria bezalako tabernak Euskal Herriko herri guztietan egon direla. Baina, oro har, denok behar dugu babesleku hori beste inon kontatzen ez ditugunak elkarri han esateko.

Bakarkako hamalaugarren diskoa duzu. Erraz esaten da…

Gauza xelebreena da behin ere ez dudala ikusi nire burua oso emankor. Beteraniak halako gauzak ekartzen ditu… Baina, bai, disko asko dira. Kantuan hasi nintzenean, ez nuen egundo pentsatuko horrenbeste disko egin behar nituenik. Ibilbidea hasi nuenean, guztiz ustekabeko gauza zen diskoak egitea, baina, gero, abiatu nintzen neure hariei tiraka, denok bezala gora-beherekin, eta… Ez dut inolako erabaki taktikorik edo estrategikorik jarraitu. Horrela etorri dira, ibiltzearen ondorioz.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide