Euskal Herriko kluben arteko pala-gomazko jubenil mailako txapelketa irabazi dute Oier Alkortak eta Eneko Martijak. Igande goizean Gasteizko Adurtza frontoian jokatutako finalean, etxeko bikotea 25-10 gainditu dute Ikasberri Kirol Elkartearen ordezkariek.