Zaborrak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Gorrotxategi 2017ko mar. 13a, 14:39

2013ko maiatzaren 7an, bai orain dela ia 4 urte, Azpeitiko Udaleko alderdi guztiek (Bildu, EAJ eta Hamaikabat) hondakinen inguruko akordioa lortu zuten. Akordioa "zabala eta ona" zela esan genuen orduan. Baina nahiz eta akordioa sinatu, egun berean, Bilduk beste sistema batzuk "babestu eta bultzatuko" zituela adierazi zuen. Bildu barneko talkak al dira akordioa martxan jarri gabe daukatenak?

Gainera, akordioan agertzen ez diren erabaki batzuk eraman dituzte aurrera (auzokonpostarentzako guneak eta edukiontziak gordetzeko hainbat etxola egin, jendeak lo egiteko erabiltzen dituen etxola horiek…). Garbi adierazi zuten herriko birziklatze mailak %70ekoa izan behar zuela, baina lau urteotan %28tik %39ra pasatu gara.

Hainbat aldiz eskatu diogu udalari martxan jartzeko sistema hori, baina oraindik, ia 4 urteren ondoren, ez dugu ezer ikusten. Kaleak eta zabor ontziak dauden inguruak zerri eginda daude, zabor ontziak ez dira aldatu oraindik… Urtero mankomunitateari dirua eman zaio prozesua martxan jartzeko eta edukiontziak aldatzeko, baina edukiontziek bere horretan jarraitzen dute, zaharkituta, zikin… Zeren zain daude zerbait egiteko? Inoiz baino liberatu gehiago dituen udalak pilak jarri behar ditu eta kaleak garbitzen hasi. Mankomunitateak oposaketarik gabe kontratatu dituen langile horiek guztiak zertarako? Igandeetan zaborrik ez jasotzeko?

Guk uste dugu 4 urteko epea nahikoa dela. Aho batez hartutako erabakiek daukaten atzerapen hau ulertezina egiten zaigu. Hasi lanean, mesedez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide