Zapatuan ekingo dio Azpeitiko bolo taldeak Gipuzkoako XLVIII. Hiru Txirlo txapelketari

Uztarria.eus

Hastear da aurtengo Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketa, eta azken edizioetan bezala, aurten ere Azpeitiko Garmendipe bolo taldeak parte hartuko du txapelketan. Datorren zapatuan, martxoaren 18an, jokatuko dute aurreneko tiraldia Soraluzen, 17:00etan hasita. Azpeitian ere jokatuko dituzte kanporaketak, eta horretarako hitzordua apirilaren 1ean dute, Garmendipen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide