XXVII. Azpeitia Saria kadeteen txirrindularitza lasterketa jokatu zen atzo, igandea, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Iñaki Diaz txirrindularia izan zen helmuara iristen aurrena. Oria txirrindulari taldekoa da Diaz. Ulma taldeko Ander Blaquez sailkatu zen bigarren, eta podiuma Lagun Onak TEko Mikel Orbeak osatu zuen. Txirrindulariek Azpeitia eta Zestoa artean 54 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten atzoko lasterketan.