Kexa, oinezkoen bidean autoak direla eta

Uztarria.eus 2017ko martxoaren 23a

Herritar batek Uztarriari igorritako irudia da honakoa. Danona (Anardi Area Aldea, 2) aurreko espaloi bateko irudia da, eta oinezkoen bidean hainbat kotxe agertzen direla salatu du argazkiaren igorleak. "Oinezkoak leku horretatik pasatu behar dugun aldiro errepidera pasatu behar izaten dugu, eta hori ez da zilegi", adierazi du herritarrak. Horregatik, Udalari neurriak har ditzan eskatu dio, eta autoak hor jartzen dituztenei oinezkoen lekua "errespetatzeko" dei egin die.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide