Zinea: 'Laburbira' euskarazko film laburren saioa izango da gaur Sanagustinen

Uztarria.eus 2017ko mar. 24a, 10:59

Korrika kulturalari jarraituz, gaur, ostirala, Laburbira euskarazko film laburren maratoia eskainiko dute Sanagustin kulturgunean, 22:30etik aurrera. Hasiera batean emanaldia plazan izango zela iragarri bazen ere, Sanagustin kulturgunera aldatzea erabaki dute eguraldi txarragatik.

Aurten, berritasun gisa, nezkazal turismo batean asteburuko egonaldia zozketatuko du Euskaltzaleen Topaguneak iritzia ematen dutenen artean. Horretarako, Laburbiraren ikusleek www.kameratoia.eus webgunean sartu eta galdetegi bat bete beharko dute. Galdetegia erantzuten duten guztien artean zozketatuko da nekazal turismoko egonaldia. 

XIV. Laburbira zortzi film labur berezirekin dator, eta 32 herri bisitatuko ditu hilabete baten buruan. Azken Saskia (Oier fuentes), Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea), Ihesa (Alejandro Díaz Castaño), Elemakarrak (Ibon Iza), Jalgi (Eki Pagoaga), 280º (UDA films), EUSPOT lehiaketako spot onenak eta Hileta (Kepa Sojo) izango dira eskainiko dituzten ikus-entzunezkoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide