Joan den asteazkenean, martxoaren 22an, Uraren Munduko Eguna izan zen, eta egun horren bueltan, ate irekien jardunaldiak ari dira egiten Igarako errotan gaur eta bihar, Ingurugiro Etxeak eta Udalak antolatuta. Gaur bi bisita gidatu egin dituzte, 16:00etan eta 17:00etan, eta eguraldi txarra medio, ez da jende asko bertaratu. Nolanahi ere, biharko beste bi bisita prestatu dituzte, 12:00etan eta 13:00etan. Errota ikusi nahi dutenek aipatutako orduetan bertara agertzea besterik ez dute. Igarako errotaren mantenuaz arduratzen den Luis Mari Arregi eta Ingurugiro Etxeko hezitzaile Edurne Agirre ari dira bisitak gidatzen. Loiolan, Sistiagako bidegurutzean dago Igarako errota, eta sarrera doakoa da.