Hileroko azken asteazkenetan bezala, bihar, martxoak 29, odola emateko hileko zita izango dute odol emaileek, 17:00etatik 21:00etara, anbulatorioan.
Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek herritar guztiak animatu nahi dituzte odola ematera, eta azken hilabeteetan izan den parte-hartze gorakadarekin jarraitzea nahi dutela adierazi dute.
Apirileko odol ateraldia hilaren 26an egingo dute.