Gazte Akelarrearen aurkezpena egingo du Azpeitiko Ernaik ostiralean

Uztarria.eus 2017ko mar. 28a, 15:42

Gazte Akelarreko bideoklipeko irudia.

Kontzentrazioa, triki-bertso poteoa eta kontzertuak antolatu dituzte hilaren 31rako. 

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek autengoan Gazte Akelarrea izena eman diote udaberrian egin ohi duten egitasmoari. Apirilaren 13tik 15era egingo dute ekimena, Zornotzatik Igorrera, eta antolakundeek aurreratu dutenez, "gazte martxaren eta topagunearen arteko nahasketa" izango da. Azpeitian egitasmoaren berri emateko, Azpeitiko Ernaik Gazte Akelarrearen aurkezpena antolatu du ostiralerako, martxoaren 31rako. 

19:00etan presoen aldeko kontzentrazioa egingo dute plazan. Ondoren, triki-bertso potea izango da Alde Zaharreko tabernetatik. Gauearako, berriz, kontzertuak antolatu dituzte, Orkatzen. Tutan Come On eta Cavalli taldeak igoko dira oholtzara, 23:00etan hasita. 

Gazte Akelarrea "festa bat izatetik harago, hausnarketa, eztabaida eta konspiratzeko gune" bilakatuko dutela esan du Ernaik. Hala, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, antzerkiak eta kontzertuak eskainiko dituzte, besteak beste, apirilaren 13tik 15era. Bertara joan nahi duten herritarrentzat sarrerak salgai daude Orkatzen. Horrez gain, Azpeititik Gazte Akelarrera joateko autobuserako izen-emate orria ere Orkatzen dago. 

Hemen, Gazte Akelarrearen bideoklipa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide