Zapatuan, hilaren 1ean, zabaldu zen 2017ko arrantza denboraldia. Hori dela eta, aurtengo denboraldirako ondorengo datuak jakinarazi ditu Ollagorra elkarteak.
Apirilaren 1etik uztailaren 31 bitartean (San Inazio egunera arte) izango da zabalik arrantza denboraldia. Aurten ere, arrantzaleko harrapatu daitekeen amuarrain kopurua hirukoa izango da eta 22 zentimetroko neurria izan beharko du gutxienez eta 35 zentimetrokoa gehienez. Neurri horietan sartzen ez diren guztiak uretara itzuli beharko dira.
Arrantza jarduera egin ahal izateko, lizentziaren jabe izan eta berau ordaindua dugunaren ziurtagiria beharrezkoak dira.
Bestalde, apirillaren 30an, urtero legez, herri mailako arrantza txapelketa izango da.
Ollagorra elkarteak arrantza atsegin duten guztiei gozatu dezatela opa die Ollagorra elkartea.