Azpeitiko Altuna y Uria enpresa tartean den enpresa taldeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur, astelehena, sinatu dute erraustegiaren lanak egiteko kontratua Donostiako Foru Jauregian. FCCk lanen adjudikazioari jarritako errekurtsoa atzera bota zuen ostiralean Gipuzkoako Auzitegiak, eta lau egunera egin dute kontratuaren sinadura ekitaldia.
Urbaser, Meridiam Investiments, Altuna y Uria, Moyua, Murias eta LKS Ingenieria aldi baterako enpresek osatu dute taldea, eta horiek Aste Santuaren ostean hasiko dituzte Zubietan erraustegia eraikitzeko lanak. Bi urte eta erdiren buruan bukatuta izatea aurreikusten dute.