20. Korrika

Korrika Txikia egingo dute arratsaldean herriko ikastetxeetako ikasleek

Uztarria.eus 2017ko api. 4a, 14:14

2015eko Korriko Txikiko irudia.

Euskararen aldeko aldarria eta mezua kalera aterako dute herriko gaztetxoek, Korrika Txikian. 16:00etan emango diote hasiera, igerilekutik. 

Korrika nagusiaren babesean egiten den Korrika Txikiak aurrea hartuko dio 20. Korrikari gaur, apirilak 4, arratsaldean, eta euskararen aldeko aldarria eta mezua kalera aterako dute Korrika Txikia egitera irtengo dira kalera Azpeitiko Ikastola Ikasberri Ikastolako, Iraurgi ikastetxeko, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleek, eta Txiki Txoko eta Iturri Txiki ludotekako gaztetxoek. 

16:00etan emango diote hasiera egitasmoari, igerileku aurretik, eta ordubete inguru beranduago emango diote amaiera festari, plazan. Bertan, Juan Antxieta musika eskolako ikasleekin batera hiru abesti abestuko dituzte, euskararen aldeko aldarria lau haizeetara zabaltzeko. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide