20. Korrika

Euskararen aldarria lau haizetara zabaldu dute ehunka azpeitiarrek 20.Korrikan

Uztarria.eus

Goizaldean, 04:40 inguruan, iritsi da 20. Korrika Azpeitira. Ez euria eta ezta ordua ere ez dira oztopo izan azpeitiarrentzat, eta 800 herritar inguru irten da kalera gaur, apirilak 5, euskararen aldarria herriko eta munduko txoko guztietara zabaltzeko. Aurtengoan 36 eragilek hartu dute parte Korrikan. Hemen, ibilbidean zehar hartutako irudiekin osatutako bideoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide