Konpositore garaikideen doinuez osatutako kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak igandean

Uztarria.eus 2017ko apirilaren 5a

Soreasu antzokian eskainiko dute zuzenekoa, 13:00etan hasita. Kontzertuan "musika berrien aldeko apustua" egingo dutela aurreratu dute.

Udaberria iristearekin batera, neguko festetako "abesti tradizionalak" atzean utzi eta "musika berrien aldeko apustua" egitera dator Azpeitiko Udal Musika Banda. Izan ere, Udaberrian Garaikideak izeneko kontzertua eskainiko du musika bandak igandean, apirilaren 9an. Bertan, konpositore garaikideen pieza musikalak entzun ahal izango dituzte Soreasura hurbiltzen diren herritarrek, eta bandatik aurreratu dutenez, "kontzertu borobila eta ederra" prestatu dute. 

Soreasu antzokian eskainiko dute zuzenekoa, 13:00etan hasita. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide