Bota lasai! kale inkestaren zortzigarren atala da honakoa. Azpeitia zulo batean sartuta dagoela esan ohi dute batzuek, eta bertara iristea edo herritik irtetea zaila dela. Beste batzuek, aldiz, Azpeitia ondo komunikatutako herria dela uste dute, eta garraio publikoari dagokionez, zerbitzua ona dela. Herritarrek gaiaren inguruan duten iritzia jasotzera irten da Uztarria.eus kalera, eta honako galderak egin dizkie herritarrei: ondo komunikatuta al dago Azpeitia? Ba al du hutsunerik herriko garraio publikoak?