Dakizuen moduan herriko hainbat taberna eta kafetegitan itxulapikoak eduki ditu Natul Euskara Taldeak jendearen ekarpenak jasotzeko. Gure intentzioa ez zen dirua jasotzea, baina txanpon batzuk ere jaso ditugu. Eskerrik asko horretarako borondatea izan duzuenoi!
Baina dirua baino gehiago balio duten hitzak ere bildu ditu Natulek, eta ez gutxi. Banatuta geneuzkan zortzi itxulapikoetan 97 papertxo jaso ditugu eta horietan idatzita zeuden hitz eta ekarpenak ehundik gora izan dira. Pixkanaka joango gara horiek guztiak argitara ateratzen, momentuz bakan batzuk erantsi ditugu gure hiztegira.
Arranpalo, EPI-nekue haizela uste al dek?, kafe torero… Izugarri gozatu dugu jasotako papertxoetan idatzita zeudenak irakurtzen. Zeuek ere hala egin dezazuela!