Santa Engrazira irteera egingo du Lagun Onakek, igandean

Uztarria.eus

Santa Engraziko ermitaren aurrean Lagun Onakeko mendizaleak.

Etzi, osteguna, apirilak 20, da izena emateko azken eguna, eta mendi bazkunaren elkartean edo webgunean dago horretarako aukera.

Santa Engrazira mendi irteera egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak, igandean, apirilak 23. Irteera 9:00etan izango da, anbulatorio aurretik, eta egun guztiko egun-pasa izango da. Gaztetxoak autobusez joango dira Zestoara, eta helduek Azpeititik Santa Engrazira oinez joateko aukera izango dute. Honakoa da egitaraua: Zestoatik 9:30ean abiatuko dira Santa Engrazira. Bertaratzen direnentzat salda beroa izango da Beheko Bentan. Ondoren, ume jolasak eta erromeria antolatu dituzte; eta, Aizarnan bazkaldu ostean, 18:00etan, autobusa egongo da Azpeitira bueltatzeko. 

Etzi, osteguna, apirilak 20, da izena emateko azken eguna. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek sei euro. Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean edo beraien webgunean dago irteerarako izena emateko aukera.

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide