Leinad eta Falta taldeen kontzertuak izango dira ostiralean, Gaztetxean

Uztarria.eus 2017ko api. 19a, 18:35

Asteburuari harrera egiteko kontzertuak antolatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak ostiralerako, hilaren 21erako. 22:30ak inguruan hasiko dira zuzenekoak, eta oholtzara igotzen aurrena Zumaiako Leinad taldea izango da. Horren ostean, Hazparneko Falta hirukoteak hartuko du lekukoa. Hazparneko taldea da Falta, eta musikalki post-rockaren inguruan kokatzen dira. Hirukote moduan taularatzen dira. Manu Etxegarai da bateria-jotzailea, Beñadin Lohiague gitarra-jotzailea eta Seb Delaporte baxu-jotzailea.

Zuzenekoetarako sarrera doan izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide