Argiteria jarri eta plaza egokitu dute Elosiagan

Uztarria.eus 2017ko apirilaren 19a

Elosiaga auzoan argiteria jarri eta plaza egokitu dute. Elosiagako bizilagunek bi behar horiek azpimarratu zizkioten Udalari Denon Artean prozesuaren baitan, eta eskatutako obra guztiak amaitu dituzte dagoeneko. Hala, farolak jarri dituzte auzoan zein Elosiagara bidean. (Juan Joxe Agirreren argazkian). Plazan, aldiz, zorua egokitzeaz gain iturria jarri dute.

Josu Labaka zinegotzia bertako auzo alkateekin, Luis Azkuerekin eta Miren Odriozolarekin, izan da obren emaitzak ikusten. Bizilagunak "gustura" agertu dira aldaketekin. 

Argiteria jartzeak eta plaza egokitzeak 80.000 euroko gastuak izan ditu. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide