Futbito txapelketa herrikoia antolatu du Sarek

Uztarria.eus 2017ko apirilaren 19a

Txapelketaren nondik norakoez hitz egiteko bilera deitu du Sarek biharko. 18:30ean jarri dute hitzordua, Sindikatu Zaharrean.

Azken urteetan bezala, Azpeitiko Sarek futbito txapelketa herrikoia antolatu du. Aurreneko hitzordua biharko, hilaren 20rako jarri dute, eta bilkura egingo dute parte-hartzaileekin, 18:30ean hasita, Sindikatu Zaharrean. Txapelketan parte hartu nahi duten talde bakoitzeko ordezkari bat bilerara bertaratzea eskatu dute Sareko kideek. Talde bakoitzak izen-ematea 60 euro ordaindu beharko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide