Eganen "azkenaurrekoa" Sanagustinen

Uztarria.eus 2017ko apirilaren 23a

"Gau-Txorin hasi ginen eta Sanagustinen bukatu", kantatu zuen atzo Xabier Saldiasek, Euskal Telebistak antolatu eta grabatutako emanaldi bereziaren hasieran (argazkian), Hemen gaude gu Egan kantuaren hitzak moldatuta. Orain dela 46 urte sortutako taldearen azken emanaldi bezala aurkeztutakoa izan arren, berak beti "azkenaurrekoa" esatea nahiago duela gogoratu zien azpeitiar abeslariak bertaratutakoei, saioa abiatu aurretik. Haien artean, asko eta asko ziren bere garaian Eganen berbenatan ibilitakoak, baita horietakoren batean elkar ezagututako bikoteak ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide