"36 urtez Olakor gozotegian lanean aritu ostean, Joxemarik eta Lourdesek agur esan nahi dizuegu urte luze hauetan bezero izan zaituztegun guztioi, zuek erakutsitako fideltasun eta konfiantza bihotzez eskertuta.
Halaber, eskerrak eman nahi dizkizuegu urte hauetan guztietan gurekin batera lanean eta proiektu honen parte izan zareten lagunoi, bereziki, zuei: Itziar, Pili eta Marian.
Pozgarria izan da gurean izan zareten askoren eta askoren ahoak eta bihotzak gozatzea. Plazera izan da, benetan. Mila esker!".