Maiatzaren 1ean kalera irteteko deia egin du Azpeitiko Gaztetxeak

Uztarria.eus 2017ko apirilaren 27a

Egun osorako egitaraua antolatu dute Langileen Nazioarteko Egunerako. Mahai ingurua, bazkaria eta mobilizazioa egingo dituzte. Astelehenean, maiatzaren 1ean, emango diote hasiera Gazte Asteari.

Maiatzaren 1a "jai eguna ez" dela eta "borroka eguna" dela erakusteko, herritarrei kalera ateratzeko deia egin die Azpeitiko Gaztetxeak. Astelehean hasiko da aurtengo Gazte Astea, eta egun osorako egitaraua prestatu dute Langileen Nazioarteko Egunerako. 

11:00etan mahai ingurua izango da Gaztetxean, eta hori bukatutakoan bazkaria egingo dute bertan. Arratsaldean, aldiz, manifestazioa egingo dute. 18:30ean abiatuko da plazatik, Borrokaz langile boterea eraiki lelopean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide