Non Servium eta The Guilty Brigade, maiatzaren 12rako

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2017ko api. 27a, 19:55

Gogor dator maiatza Sanagustin kulturgunera. Gaur, osteguna, beste bi kontzerturen berri eman du Kulturaz Kooperatibak: Non Servium eta The Guilty Brigade taldeak Sanagustinen izango dira, maiatzaren 12an, 22:00etatik aurrera.

20. urteurrena ospatzeko biran dabil Non Servium, eta Sanagustin kulturgunean egingo du geldialdi bat, zaleekin hitzordua jarrita. Horiez gain, kulturguneko oholtzan izango da Iruñeko The Guilty Brigade talde gaztea, kontzertu gauari hasiera emateko.

Sarrerak salgai daude kulturaz.eus webgunean. 

Egun bat beranduago, maiatzaren 13a, Gatiburen txanda izango da, eta Bizkaiko taldea igoko da Sanagustineko oholtzara, 23:00ean hasita. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide