Atzo, osteguna, 17:30ak aldean, lan istripua izan zen Glual Taldeko Burni lantegian. Langile bat zehaztu ez duten altuera batetik erori zen, eta hartutako kolpea tarteko, ospitalera eraman zuten. Gaua erietxean pasatu du langileak, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.