Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus 2017ko apirilaren 28a

Maiatzaren 14an, igandea, ospatuko da aurten Herri Urrats, Seaskako ikastolen alde Senpereko aintziraren bueltan urtero egiten den festa. Eta, urtero bezala, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa jarriko du Azpeititik Senpererako joan-etorria egin nahi dutenentzat. 09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik; Senpren, berriz, 18:00etan izango du itzulerako ordua. Autobuserako izen-ematea ikastolako idazkaritzan egin behar da, maiatzaren 6ko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta.

(H)aizu! da urtengo Herri Urratserako aukeratu duten leloa. Ken Zazpi taldeak egin du kantua eta hau da bideoklipa:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide