Juanba Berasategi hil da, 'Urrestilla herri da' logoaren egilea

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko api. 28a, 16:19

Juanba Berasategi pasaitar zinemagilea hil da gaur. Beste lan askoren artean, euskarazko animaziozko lehen film luzea egin zuen, Kalabaza tripontzia (1985); haren lan eta lorpen ezagun gehiago ikus daitezke Berriaren albistean. Urrestillarekin ere bazuen lotura esanguratsua, ordea, Berasategik, hark egindakoa baita, besteak beste, Urrestilla herri da logotipoa (goiko irudian).

Eta ez zen izan 1970eko hamarkadaz geroztik gure inguruan hain ezaguna bihurtu den irudia Berasategik Urrestillako lagunentzat eginiko lan bakarra: San Joan festetarako kartel bat ere egin zuen, eta 1981ean Urrestillan jokatu zen I. Matxino Saria Nazioarteko Ziklo Kros probakoa ere bai. Bi horiek dira behean ikus daitezkeen afixak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide