Emakumeen kirol erronka egingo dute maiatzaren 27an, plazan

Uztarria.eus

Emakumeen Mahaiak eta Emakumeen Txokoak antolatuta, emakumeen kirol erronka egingo dute maiatzaren 27an, Azpeitiko plazan, 12:30ean hasita. Herriko emakumeek ez ezik, Hazparnekoek eta Arrasatekoek ere hartuko dute parte, besteak beste. Desafioa egiteaz aparte, antolatzaileek plaza emakumez bete nahi dute. Hemen, azpeitiarrek hitzorduaren berri emateko grabatu duten bideoa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide