'Zer salatzen dugu?' hitzaldia eskainiko dute Joseba Azkarragak eta Bego Atxak, bihar

Azpeitiko Sarek antolatu du hitzaldia, Salatzen Dut Hilabetearen barruan. 19:00etan hasiko da solasaldia, Sanagustin kulturgunean. Besteak besten, presoen egoera, dispertsioa, giza eskubideen urraketak eta Sareren helburuak izango dituzte hizpide.

Joan den ostiralean Su Ta Gar taldeak eskaini zuen kontzertuaren ostean, aurrera jarraitzen du Azpeitiko Sarek antolatu duen Salatzen Dut Hilabetearen egitarauak, eta hurrengo hitzordua bihar izango da. Joseba Azkarraga Sare Herritarraren bozeramaileak eta Begoña Atxa abokatuak Zer salatzen dugu? solasaldia eskainiko dute 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. 

Biharko saioan, presoen egoeraz, dispertsioaz, desblokerako urratsez, giza eskubideen urraketez eta Sareren helburuez arituko dira, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide