Atzeratu egin dute Lanzituz programa, plaza kopurua ez delako bete

Uztarria.eus 2017ko maiatzaren 3a

Ekintzaileei eta langabeei zuzenduta dago Lanzituz programa.

Maiatzean hastekoa zen Iraurgi Berritzenek antolatutako ikastaroa, baina maiatzaren bukaerara edo ekainaren hasierara atzeratuko dute.

Iraurgi Berritzen, Azpeitia eta Azkoitiako Garapen eta Berrikuntza agentziak, Lanzituz proiektua jarri du martxan hirugarrenez, langabetuak eta ekintzaileak lan mundura murgiltzeko xedearekin, Lan Sozietateak eredu hartuta. Maiatzean hastekoa zen ikastaroa, baina jende nahikoa apuntatu ez denez, maiatzaren bukaerara edo ekainaren hasierara atzeratu dute ikastaroa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide