Alfonbren erakusketa jarriko du ikusgai Enrique Eginok Donostiako Tabakaleran

Uztarria.eus 2017ko maiatzaren 4a

Enrique Egino Azpeitian bizi den artista eta diseinatzaile azkoitiarrak erakusketa zabalduko du bihar, ostirala, Donostiako Tabakaleran. Berak diseinatutako alfonbrak jarriko ditu ikusgai, eta De Stijl mugimentuko artistikoa gogoratzen duen hainbat alfonbra ikusi ahal izango dira ekainaren 9ra bitartean. Tokiotik Hokkaidora (Japonia) egindako bidadia bateko bizipenetan oinarrituta egin ditu lanak, eta hango esentzia plasmatu izan nahi du. Koloreak eta formen "arrazionalizazioen" bidez diseinatu ditu alfonbrak: angulu eta lerro zuzenak, forma zapalak, orekatutako erritmo asimetrikoak, kolore aseak… erabili ditu horretarako. Beheko argazkietan ikus daitezke hainbat lan:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide