'Azken gailu teknologikoak ezagutu' hitzaldia izango da hilaren 16an

Uztarria.eus 2017ko maiatzaren 4a

Solasaldiaren xedea da merkatuan dauden eta erabiltzen diren azken gailuak ezagutaraztea. Azpeitiko KZ Guneak antolatu du, eta euskaraz izango da. Bertan parte hartzeko izena eman behar da aurrez. 

Azpeitiko Kz Guneak Azken gailu teknologikoak ezagutu hitzaldia antolatu du maiatzaren 16rako, asteartea. Hitzaldiaren helburua da merkatuan dauden eta erabiltzen diren azken gailuak ezagutaraztea, eta gaian interesa duen edonork har dezake parte bertan. Horretarako izena eman behar da aurrez, KZ Gunean edo Internetez

Sindikatu Zaharrean izango da solasaldia, 18:00etan hasita, eta bi orduko iraupena izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Hitzaldia euskaraz izango da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide