Asteartean Madrilen jazotako hilketa matxistak salatu dituzte plazan

Uztarria.eus 2017ko maiatzaren 4a

Eibarko emakume bat eta haren 12 urteko semea hil zituen gizon batek joan den asteartean, Madrilen. Hilketa hori salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur, hilak 4, Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Udalak deituta, plazan. Emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitu lelopean batu da hainbat herritar protesta isilera.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide